Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 26an (ostirala)19:00etan Uharte-Arakileko udaletxean. Gidaria: Izaskun Etxeberria.
Beñat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun hitzaldia emango du apirilaren 26an (ostirala) 18:30ean Lesakako liburutegian.
Olga Tokarczuk idazlearen Erabili goldea hilen hezurren gainetik hizpide hartuko dute apirilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Juan Kruz Igarabiderekinn bere azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagai apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAte liburutegian.
Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.
Jon Urzelai Urbieta Makrofestibalak auzitan ekitaldian Su festak saiakerari buruz arituko da apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Hondarribiko kultur etxean.
Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maiatzaren 3an (osteguna) aurkeztuko dugu, Donostiako Ko...
Goizalde Landabasok eta Garazi Goia idazleek idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarren, Epeletan irakurle taldean.
Annie Ernaux idazlearen Emakume bat liburuari buruz hitz egingo dute apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Orioko Ahalduntze eskolako irakurle taldean.
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Leitzako herri aretoan.